Apirilean hiru urte bete zituen Laminaciones Arreguiko langileen eta enpresako zuzendaritzaren arteko gatazkak.
2012
Apirilaren 20a. Zuzendaritzak 91 langile kaleratzeko eta besteei soldata %30 jaisteko plana aurkeztu zuen. Onartzeari uko eginez gero, Arabako bi lantegiak ixteko mehatxua egin zien enpresak.
Maiatzaren 8a. Kaleratzeen aurkako lehen lanuzteak Gasteizko eta Urbinako lantegiak erabat gelditu zituen.
Ekainaren 15a. Langileek enpresaren asmoak onartuko ez zituztela ikusita, bi lantegiak itxi eta 358 langile kaleratuko zituela iragarri zuen zuzendaritzak.
Uztailaren 31. Dosierra geratu zuen enpresak, ehun langile baino gehiago bota ondoren.
Urriaren 9a. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen langile guztiak kaleratzeko enpresaren asmoa. 178 langile kaleratuak zituen enpresak.
Urriaren 21a. Lantokira bueltatu behar zuten langileei lanera sartzea ukatu zien enpresak, eta etxera bidali.
Abenduaren 5a. 180 langileren kontratuak bi urtez eteteko eskaera aurkeztu zuen zuzendaritzak.
2013
Azaroaren 2a. EAEko Auzitegiak atzera botatako kaleratzeetatik 91 legezkotzat jo zituen Espainiako Auzitegi Gorenak.
2014
Uztailaren 16a. Gorenak ontzat jo zuen sindikatuen kasazio helegitea, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia osorik babestu zuen. Langile guztiak berriro hartzea exijitu zion enpresari.
2015
Urtarrilaren 7a. Kaleratuta egon ziren 90 bat langile itzuli behar ziren lanera. Haatik, oporrak eman, eta ondoren trebakuntzara bidali zituen zuzendaritzak.
Apirilaren 1a. 84 langile kaleratzeko eskaera egin zuen enpresak.
Uztailaren 22a. Erregulazioa ez onartzea erabaki zuen EAEko Auzitegiak.