Genero indarkeria

Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diote Elena Cal hil zuen gizonari

Zinpeko epaimahaiak arduragabeko erahilketa egotzi ostean, epaileak hiru urte eta erdiko espetxe zigorra jarri dio Elena Cal hil zuen gizonari, Pablo Jorge Simoni. Gaur arratsean jakinarazi dute epaia. Tolosan hil zuten Cal, iazko urtarrilean, labankadaz. Biktima lehenago bikotekide izandakoarekin eta orduko bikotekidearekin bizi zen, tren geltokiaren ondoko txabola batean.

2011ko azaroaren 10a
21:17
Entzun

Epailearen idatziak dio «alkoholarekiko menpekotasun larria» zuela akusatuak, eta horrek «eragin apur bat» izan zuela erralitatea ulertzeko zuen gaitasunean.  Izan zuten bikote harremana larrigarritzat hartu du epaileak. Hiru urte eta erdiko zigorra  betetzeaz gain,  92.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Calen orduko bikotekideari.
2009an Donostian emakume bat bortxatzea egotzita, aldiz, 11 urteko espetxe zigrra jarri diote gizon bati. Urtarrilaren 20an —Sansebastian eguna— izan zen bortxaketa.  Gainera, gizonak ezingo du 20 urtean biktimarekin harremanetan jarri, edo harengana gerturatu. 35.000 euroko ordaina ere eman beharko dio.
Ustez bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua hausteagatik, berriz, 48 urteko gizon bat atzeman zuten herenegun Bilbon. Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, bizkarzainak eman zien gertaeraren berriz ertzainei.  Basaurin eta Donostian beste gizon atxilotu dituzte tratu txarrak leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.