Gizartea

Hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote AHTaren lanetako enpresa bateko arduradunari

280.000 euro bidegabeki eskuratzea egotzi diote.

Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 4a
03:20
Entzun

2008 eta 2010 artean AHTaren Galdakaoko (Bizkaia) lanetan lurrak mugitzeaz arduratu zen aldi baterako enpresa multzoko administratzaileari hiru urte eta erdiko zigorra ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, bidegabeko jabetzea leporatuta. Obrak 2010eko ekainean amaitu ziren, eta orduan sinatu zuten multzoko enpresek zorrak kitatzeko agiria. Baina taldearen administratzaileak bere enpresara bideratu zuen zorrak ordaintzeko dirua. Hala, 280.000 euroko irabaziak izan zituen bere enpresak; diru kopuru hori bidegabeki lortzeaz errudun jo du epaitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.