euskal herria

Hiru urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra, 2010eko txupinazoan botila bat jaurtitzeagatik

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak Iruñeko Udala bigarren mailako erantzule egin du botila lurrean zegoelako.

2014ko otsailaren 28a
08:42
Entzun

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak hiru urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gazte bat, 2010eko txupinazoan beste bati botila bat botatzeagatik. Gainera Iruñeko Udala bigarren mailako erantzule egin dute botila lurrean zegoelako eta egon behar ez zuela iritzita.

Epaiketan auzipetuek esan zuten udaltzainek sortu zituztela liskarrak, eta erasoa jasan zuen gazteak ere deklaratu zuen udaltzainen jarrera ez zela zuzena izan. 2010eko uztailaren 6an ikurrin handi bat ireki zuten hainbat lagunek udaletxe plazan, eta Iruñeko udaltzainek eskuetatik kendu zieten, bultzaka, ukabilkadaka eta borrekin kolpeka.

Poliziek abiatutako istilu haien erdian, botilak jaurti ziren, eta horietako batek goitik behera aldatu zuen Jose Carlos Arranz gazte madrildarraren bizitza. Botilak gogor jo zuen buruan, eta, hiru urteren ostean, ez ditu gainditu kolpe haren ondorioak.

Istilu haiengatik ez da udaltzainik epaitu; aldiz, Iruñerriko hamahiru gazte egon dira auzipetuta. Epaiketan istiluetan parte hartu izana ukatu zuten horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.