Eliza katolikoa

Hiru urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak Gazteluetako irakasle batentzat, ikasle bati sexu erasoak egiteagatik

Opus Deiri lotutako ikastetxe batean gertatu ziren abusuak, 2009 eta 2010 artean. Familiak adierazi du gutxiegi iruditzen zaiola zigor eskaera: "Trauma osteko estresa ez zaio pasatu oraindik"

Leioako Gaztelueta eskolako eraikinak, artxiboko argazki batean. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
Berria
2018ko urtarrilaren 19a
16:48
Entzun

Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxeko sexu abusuen auzia epaiketara hurbiltzen ari da. Fiskalak hiru urteko espetxe zigorra eskatu du J.M.M.S. irakaslearentzat, mutil nerabe bati erasoak egitea leporatuta. Gainera, ardura zibila egotzi dio ikastetxeari, eta 40.000 euroko zigorra eskatu du harentzat, haurraren "trauma osteko estresa" konpontzeko. Mutilaren familia, ordea, ez da ados agertu zigor proposamenarekin: "Gure semeak hamar urte baino gehiago daramatza honen ondorioa sufritzen", adierazi dio egunkari honi Juan Cuatrecasasek, biktimaren aitak. Leioako eskolan jasandakoen ondorioz, gazteari "amesgaiztoak eta bakartzeko joera" geratu zaizkio. "Fiskalaren idatzia iraingarria da ia", salatu du: "Badirudi eurentzat auzia amaituta dagoela, hanka bat hautsi eta osatu balitz bezala. Baina gure semearentzat, oraindik ez da amaitu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.