Ezbeharrak

3 urteko haur bat hil da Donostian, auto batek harrapatuta

Atzo iluntzean hil zen, Antigua auzoan. Autoa atzeraka zihoan, abiadura txikian.

Donostiako Udaltzaingoaren ibilgailu bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Donostiako Udaltzaingoaren ibilgailu bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
2024ko apirilaren 7a
10:00
Entzun

Ezbehar lazgarria gertatu zen atzo iluntzean Donostiako Antigua auzoan, Errotatxo plazan, Matia kalearen atzealdean: 3 urteko haur bat hil zen, maniobra bat atzeraka egiten ari zen auto batek harrapatuta. Jakinarazi dutenez, ibilgailua motel zihoan.

Larrialdi zerbitzuak mutikoa berpizten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Donostiako Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.