Goizeko zazpiak aldera gertuta da Lasarteko ezbeharra, Donostiarako noranzkoan: Fiat Ducato furgoneta bat irauli egin da, eta bidean traban geratu da. Bi lagun zihoazen barruan, 40 urteko bat eta 63 beste bat, eta Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte zaurituta. Hamar kilometrora iritsi diren ilarak sortu ditu ezbeharrak. Hala ere, bederatzietarako lortu dute bide biak irekitzea, eta hamarrak inguruan trafikoa normal zebilen.
N-637 errepidean, berriz, Asua parean, kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta lagun bat Gurutzetako erietxetara eraman dute zaurituta. Bidea garbi dago Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, baina, hala ere, ilarak sortu dira.
N-1 errepidean Irun (Gipuzkoa) parean ere badira arazoak, auto bat irauli baita. Ez da bidean traban geratu, baina garabiak kendu behar duenez, bide bat itxi beharko dute epe batez, eta orduan ilarak sortuko dira. Inor zauritu den ez dute argitu.
A-8an, berriz, Pasaia (Gipuzkoa) parean, beste auto bat irauli da, eta bideetako bat itxita dago Baionarako noranzkoan. Ilarak sortu dira.
Errepideak
Hiru zauritu eta ilara luzeak
Euriaren eraginez, goiz arazotsua ari da gertatzen gaurkoa errepideetan, batik bat, Gipuzkoakoetan. Hainbat istripu gertatu dira, gehienak txikiak, baina han eta hemen ilarak sortzeko adinakoak. Handienetako bat N-1 errepidean gertatu da, Lasarte (Gipuzkoa) parean: furgoneta bat irauli da, bi lagun zauritu dira, eta hamar kilometrora iritsi diren ilarak sortu dira. Bizkaian, N-637 errepidean, Asua parean, beste pertsona bat eraman behar izan dute erietxetara istripu baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu