Txirrindularitza

Hirugarren etapa Di Lucak eskuratu du

Aurreko egunetan ere ez da urruti ibili, eta hirugarrengoan lortu du Danilo di Lucak (Liquigas). Berak irabazi du Italiako Giroaren hirugarren etapa. Euskal Herriko itzulian erakutsi zuen indartsu zegoela, eta ezagun du horrela jarraitzen duela. Etapa garaipena lortzeaz gain, sailkapen nagusian ere sartu du muturra: bigarren postuan dago, Bettiniren atzetik. Gaurko etapan Damiano Cunego sartu da bigarren lekuan, eta Garzelli hirugarren. Di Lucak 5:24:17 behar izan ditu, Diamante eta Giffoni Valle Piana bitarteko 205 kilometro egiteko.

2005eko maiatzaren 10a
18:09
Entzun
Gaur goizean egin diote bigarren TACa Alberto Lopez de Munain Euskalteleko txirrindulariari, eta atzo egin ziotenak bezala, burmuinean ez duela kalterik adierazi du. Bigarren TAC hori egin ondoren, kolpeak burmuinean ondorio txarrik lagatzeko aukera baztertu dute mendikuek. Eroriko handia izan zuen atzo Lopez de Munainek Giroan: ezkerraldeko lepauztaia, besoa eta bederatzi saihets ditu hautsita. Nolanahi ere, gaur Zainketa Bereziko Unitatetik aterako dutela espero da.

Cetraro Marinako(Italia) Giuseppe Lanello ospitalean dago ingresatuta Lopez de Munain, eta hango medikuek agertu dutenez, nabarmen egin du hobera.

Erorijia gabdua eta zalapartatsua izan zen. Korredoreak buruarekin jo zuen lurra, eta lehen unean kordea galdu zuen eta arnasa hartzeko zailtasunak zituen. Horregatik, ondorioak askoz ere larriagoak izango zirela pentsatu zen hasiera batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.