Udaberriko txanpa ondo etorri zaio lan munduari. Edo hori diote behintzat Inemeko datuek. Martxoan, 113.322 langabe zeuden izena emanda. Geroztik, baina, hurrengo hiru hilabeetan nabarmen egin du behera Inemen erregistratutako langabeziak, ekain amaieran 95.820 langabe zeudelako izena emanda. Martxoan baino 17.502 gutxiago, eta maiatzean baino4.448 gutxiago.
Herrialde guztietan egin du behera langabeziak ekainean, baina batez ere Araban (%4,14 gutxiago) eta Bizkaian (%6,85 gutxiago).
Espainian ere joera bera erakutsi zuen, eta Inemeko bulegoetan maiatzean baino 44.774 langabe gutxiago zeuden izena emanda. Calderak azpimarratu zuen uztailetik «lehen aldia» dela 2 milioi langabe baino gutxiago daudela
HAMAR KONTRATUTIK BAT FINKOA. Langeziak behera egin arren, kontratazioak aspaldiko joerari eusten dio. LABek bildutako datuen arabera, urtarriletik ekainera 512.000lan kontratu erregistratu ziren, iaz epe berean baino %5 gehiago. Dena den, hamar kontratutik bederatzi (%91) izan ziren. Gainera kontratu mugagabeen %21 lanaldi partzialekoak ziren, eta %2,7 aldizkako kontratu finkoak. «Patronalak prekarietateari buruz ez du entzun nahi, behin-behinekotasunaren zifrak eztabaidaezinak dira».
Gainera, LABek salatu du behin-behineko kontratuen artean, %77 ez dutela hiru hilabete irauten, %97k ez dutela urtebeteko iraupena. Hala, lehenengo hiruhilekoko datuak kontuan hartuta, behin-behinekotasun atasa Araban %27koa da, %31,6koa Bizkaian, %28,9koa Nafarroan eta %30,8koa Gipuzkoan. EBko batez bestekoa, berriz, %14,7koa.
Hirugarren hilabetez jarraian, langabeziak behera egin du nabarmen Hegoaldean
Ekain amaieran 95.820 langabek zuten izena emanda Inemen, maiatzean baino 4.448 gutxiagok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu