Acebesek emandako azalpenen arabera, goizaldeko hiruetan gertatu dira atxiloketak, Berriozarren (Nafarroan). Gazte biak ETAko kide liberatuak direla azpimarratu du Espainiako Barne ministroak, eta Nafarroa komando egituratu berriaren "muina" osatzen zutela. Era berean, 150 kilo lehergai atzeman dizkietela esan du Acebesek, eta haietatik 30 erabiltzeko prest zituztela, "une batetik bestera atentatu bat egiteko egokituta". Horregatik, Aginagaren eta Segurolaren atxiloketak "bereziki pozgarriak" direla adierazi du Espainiako Barne ministroak, "atentu bat eragotzi baita". Momentu honetan Madrilera daramatzate atxilotutako bi gazteak.
Espainiako Poliziakmaiatzaren 30ean Zangozan bi poliziaren heriotza eragin zuen atentatua egotzi die, eta larunbat honetan Iruñeko Maisonnave hotelean lehergailua jarri izana ere bai. Acebes zuhur agertu da, eta ez du halakorik baieztatu. Dena den, eraso horiek Aginaga eta Segurolaren "eragin eremuan" jazo direla azpimarratu du.
Hirugarren lagun baten bila
Zenbait iturriren arabera, Berriozarrren abiatutako operazioa ez dago itxita, eta atxiloketa gehiago izan daitezke. Hala, gaur arratsaldean hirugarren lagun baten bila dabil Espainiako Polizia Nafarroan. Iturri ofizialen arabera, Aginaga eta Segurola ezkutatzen zireneko etxearen jabearen atzetik dabil Polizia.
Ibai Aginaga Ginea 22 urteko Berangoko (Bizkaia) gaztea da atxilotuetako bat. Polizia iturrien arabera, bilatze eta atxilotze agindua emana zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurka "terrorismo delituak" egotzita. Aginaga hiru aldiz atxilotu dute, guztietan kale erasoetan parte hartzea leporatuta.
Bigarren atxilotua, 24 urteko Joseba Segurola Beobide urretxuarra da. Ustez ETAri laguntza emateagatik bilatze eta atxilotze agindua emana zuen Auzitegi Nazionalak Segurolaren aurka. 1998 eta 2002 urteen artean bi aldiz atxilotu zuten Segurola, horietako batean Madril eta Malagako aireportuetan bonba autoak jarrita zituen komandoari ustez laguntzeagatik. Hala ere, handik gutxira aske utzi zuen Auzitegi Nazionalak.
Atxiloketak
Hirugarren lagun baten bila dabil Espainiako Polizia Nafarroan
Espainiako Polizia hirugarren lagun baten bila ari da Nafarroan, baina ez dute datu gehiago eman nahi izan. Gaur goizean, Ibai Aginaga Guinea eta Joseba Segurola Beobide atxilotu ditu Espainiako Poliziak Berriozarren (Nafarroa). Aginagak 22 urte ditu eta Berangokoa da, eta Segurolak 24 urte ditu eta Urretxukoa da. Polizia iturrien arabera, bi gazteak ihes eginda zeuden, eta batak zein besteak kale erasoengatik aurrekariak zituztela zabaldu dute. Angel Acebes Espainiako Barne ministroaren arabera, 150 kilo lehergai atzeman dizkiete eta Nafarroa komandoaren "muina" dira bi lagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu