Espainiako Errege eguneko Loteriaren hirugarren sariek —14.000 euroko serieko— dirua utzi dute Hego Euskal Herrian. Bi zenbaki bere osotasunean saldu dira Lekeition (Bizkaia) eta Gasteizko Enrique Eguren kalean; 88.690 eta 86.921, hurrenez hurren.
Bizkaia eta Gipuzkoako beste hainbat herritan ere tokatu da zerbait. 75.168 zenbakia Galdakaon (Bizkaia), 1.457 zenbakia Bizkaian —Bilbo, Getxo, Elorrio eta Zallan— eta Gipuzkoan —Beasain eta Pasaian—, 58.811 zenbakia Gipuzkoan —Azpeitia, Zarautz eta Donostian— eta 83.221 zenbakia Eibarren (Gipuzkoa).
Hego Euskal Herrian guztira 46.370.780 milioi euro gastatu dituzte aurten zozketa horretan, aurreko urtean baino %4,85 gehiago. Joan den abenduaren 22koan, berriz, 226 milioi.