Ibarretxek berretsi egin du gizarteak lider izateko lana eman diela, eta halaxe egingo dutela azpimarratu du.
Kazetariekin egin duen gosarian esan du Ibarretxeren planak "aktibo politikoa" izaten jarraitzen duela.
Lehentasuna zera da: "alderdi guztiekin elkarrizketak abiatzea, normalizazio prozesurako negoziaketa hasteko". Horretarako bi mahai osatu behar dira Ibarretxeren ustez: "Euskal alderdien artekoa bat, eta euskal instituzioen eta Espainiakoen artekoa bestea".
EAE-ko hauteskundeak
Hirukoa eta unean uneko babesak dira gobernatzeko modurik onena Ibarretxeren iritzian
EAJk, EAk eta EBk osatutako hirukoa da Jaurlaritzan gobernatzeko modurik onena jarduneko lehendakari den Juan Jose Ibarretxeren iritzian. Hala ere, gobernu horrek, aldian aldiko babesak beharko lituzke. Horregatik, Aralarrekin "harreman zehatzak" izatea, eta babesa behar duenean PPrekin, PSE-EErekin eta EHAKrekin akordio puntualak lortzen saiatuko lirateke. Horixe da formula egokiena Ibarretxeren irudiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu