Radio Euskadin adierazi duenez, "ez luke zentzurik izango hirukotea osatzen dugun hiru alderdiak adostasunik ez lortzea". Testua oraindik guztiz itxi gabe dagoela onartu du Azkarragak. Hala ere, oraindik denbora egon badagoela dio. "Politikan gauzak lasaitasunez egin behar dira; soilik hamaika egun gelditzen direlako ez du esan nahi gauzak korrika eta presaka egin behar direnik. Nire ustez hirukotea osatzen dugun alderdiak urrats egokiak ematen ari gara, eta bakoitza bere proposamena luze eta zabal eztabaidatzen ari da. Asko aurreratu da gai honen inguruan; orain soilik azken urratsak gelditzen dira".
Asteazkenean Ezker Batuak bere proposamenaren ildo nagusiak aurkeztu zituen Bilbon. "Hirukotea osatzen dugun alderdiak ez gara berdinak; alderdi bakoitzak bere planteamendu politikoak ditu. Ezker Batuak bere ideiak aurkezteko zilegitasun osoa du. Eusko Alkartasuna ere proposamen propioa lantzen ari da, eta urrian egingo dugun batzarrean aurkeztuko dugu".
Legebiltzarrean aurkeztuko den testuak PP eta PSE-EEren kritikak jaso ditu. Azkarragak gogor kritikatu du Alderdi Popularraren eta Jose Maria Aznarren jarrera. "Aznar oztopo bat da demokraziarentzat".
Ibarretxeren proposamena
Hirukoa hilaren 26an Ibarretxek aurkeztuko duen proposamenaren muina zehazten ari dela dio Azkarragak
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak adierazi duenez, "hirukotea Ibarretxek hilaren 26an aurkeztuko duen proposamenari azken ukitua eman ari zaio". Proposamena itxita egon ez arren, baikor agertu da Azkarraga, eta adostasuna lortuko dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu