Madrazo kexu agertu da EAJrekin EAEko Ararteko postuarako hautagaia aurkezteko orduan erakutsi duen jarrerarengatik. "EAJk egin duen gestioa txarra izan da, eta gestio txar horrek bultzatu gaitu orain gauden egoerara. Iñigo Lamarka hautagai ona zen, baina EAJren kudeaketak bere hautagaitza erre du. EAJk PSErekin adostu zuen hautagaitza; gauzak horrela, hirukoa osatzen dugun beste bi alderdiekin ez zuen gaiaren inguruan hitz egin EAJk. Horrek ez du logikarik. Izan ere, lehen eginbeharra gobernua osatzen dugun alderdiekin hitz egitea da".
Kontuak kontu, EAEko Ararteko posturako hautagaitza ez da EAJk PSErekin adostu nahi izan duen ekimen bakarraizan, Madrazoren arabera. "Martxoaren 11ko manifestazioen inguruan ere antzeko zerbait gertatu zen. Ekimen gehiago ere badaude esan dudanaren adibide gisa, baina orain ez da esateko unea".
36ko gerratean kaltetutako lagunei kalte-ordainak emateko asmoz ekimena aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak duela urtebete. Kontuak kontu, ordainketak ez dira oraindik egin; horren ondorioz, kritika gogorrak jaso ditu Madrazok. "Euskadin oso berandu heldu gara arazoari konponbide bat emateko. Batzuk gure jarrera kritikatzen dute; hala ere, azken 25 urtetan herri honetan inork ez du ezer egin kaltetutako lagunei merezi duten konpentsazioa emateko. Ezker Batua izan da gaia azaleratu duena, eta ditugun oztopoak handiak izan arren aurrera jarraitzeko modua dugu. Zergatik atzeratzen ari dira ordainketak? Askatasun eza frogatzen duen dokumentazioa Espainiako erakundeen esku daudelako. Espainiako erakundeek, noski, ez dute kolaboratzeko inolako asmorik izan. Ordainketak egiteko borondate handia da, eta lehenbailehen egitea espero dugu".
Euskal Herria
Hirukoa osatzen duten beste alderdiekin hitz egin gabe EAJk PSErekin ekimenak adostu nahi izatea leporatu dio Madrazok Imazi
Ezker Batuko koordinatzaile Javier Madrazok EAJk zenbait gaien inguruan PSErekiko erakutsi duen hurbilketa kritikatu du. Radio Euskadin adierazi duenez, "Imaz eta bere taldea hirukoarekin hitz egin gabe PSErekin gauzak adostea kezkatzen nau. Azkenaldian, hori ekimen ugarietan gertatu da. Bide hori txarra da". Hala ere, hirukoaren baitan krisia dagoenik ukatu du Madrazok. "Hirukoak gobernu sendoa da; herri honi ekarpen ugari egin dizkio hirukoak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu