Hirukoak eta Aralarrek sei elkarretaratzerekin lotuko dituzte Gernika eta Gasteiz

Galdeketaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 25ean, Gernikan, Zornotzan, Durangon, Urkiolan, Legution eta Gasteizen

edurne begiristain
2008ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Urriaren 25ean, herri galdeketa egitekoa zen egunean, ekitaldi bateratua egingo dute EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek. Kontsultaren aldeko ekimena antolatu dute lau alderdiek, Hitza hitz leloa hartuta. Gernika-Lumo (Bizkaia) eta Gasteiz artean elkarretaratzeak egingo dituzte, erabaki eskubidearen alde, eta ondoren, Arabako hiriburuan ekitaldia antolatuko dute. Hirukoa osatzen duten alderdiek eta Aralarrek atzo eguerdian eman zuten deialdiaren berri, prentsa agiri bidez, eta litekeena da datozen egunetan ekimenaren inguruko zehaztasunak ematea agerraldi batean.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak herri galdeketari ezarritako debekuaren aurrean,herritarrak mobilizazioetara deituko zituztela iragarrita zuten EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek.Hala, pasa den irailaren 28an, Alderdi Egunean, Gernika eta Gasteiz era sinbolikoan lotzeko ekitaldia egingo zutela jakinarazi zuen Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak. Azken egunotan hirukoa osatzen duten alderdiek eta Aralarrek ekitaldi bateratu hori prestatzeko bilerak egin dituzte, eta atzo eguerdian Joseba Egibar (EAJ), Rafa Larreina (EA), Mikel Arana (EB) eta Aintzane Ezenarro (Aralar) Eusko Legebiltzarrean batzartu ziren ekimenari azken ukituak emateko.

Urriaren 25ekoekitaldi bateratuarekin Auzitegi Konstituzionalakherri galdeketa egitea galarazi izana salatu nahi dute alderdiek. Horretarako,hirukoak eta Aralarrek Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen defentsan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Zehazki, sei tokitan deitu dituzte galdeketaren aldeko bilkurak: Bizkaian, Gernikan-Lumon, Zornotzan, Durangon eta Urkiolan, eta Araban, Legution eta Gasteizen.

Hitza hitz leloa hartu duen ekitaldiaren bitartez, «subjektu politikoaren definizioa», Konstituzionalak debekatutako kontsultaren galderak, eta galdera horiei alderdiek proposatutako erantzunak irudikatu nahi dituzte lau alderdiek.

Hartarako,herritarrei deia egingo diete Euskal Herria, Bakea, Bai.Erabakia Bai esaldia eratu dezaten, aipatu herrietan egindako elkarretaratze bakoitzean hitz bat irudikatuta. Hala, Gernikan Euskal hitza eratuko dute herritarrek; Zornotzan Herria; Durangon Bakea; Urkiolan Bai erantzungo diote bakearen galderari; Legution Erabakia hitza irudikatuko dute; eta Gasteizen Bai batekin erantzungo diote erabakitzeko eskubideari. Kontzentrazio guztiak goizez egingo dira, eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea nahi dute.

Elkarretaratze horietan erabaki eskubidearen aldeko hitzak eratu ostean, Arabako hiriburuan egingo dute ekitaldi nagusia, Bai hitzaren inguruan, 13:00etan. EAJ, EA, Ezker Batua eta Aralarrekohautetsiak elkarretaratze batean bilduko dira, etalau alderdiek sinatutako adierazpen bat irakurriko dute jendaurrean. Ekitaldi hori amaituta,Europako zein nazioarteko foroetan aurkeztu asmo duten herri kontsultaren aldeko agiriaren sinadura bilketa egingo dute antolatzaileek Gernikan, Zornotzan, Durangon, Urkiolan, Legution eta Gasteizen.

Indarrak batzearen alde

Ezker Batuko zuzendaritzak, atzo onartutakoebazpen politikoan, begi onez hartu duEAJ, EA eta Aralarrekin bateraekitaldi bateratua antolatzea. Izan ere, Ezker Batuak uste du lau alderdiek batera lan egin dezaketela galdeketa eskubidearen alde, «euskal gizarteak ETAri ezetz eta elkarrizketa demokratikoari baietz esan diezaion». Alderdiaren irudiko,euskal gizarteak «eragile aktiboa»eta protagonista izan behar du bake eta normalizazio politikorako bidean. «Herritarrei eman behar diegu hitza, ETAri indarkeria behin betiko desagertu behar dela esateko eta PSOEren gobernuari askatasunez erabakitzeko eskubidea dugula adierazteko».

Bestalde, Aralarrek uste du ez dela bakoitza bere aldetik ibiltzeko unea, eta kontsultaren alde alderdi guztiak bat egindajardutearen alde agertu da.Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak hauteskunde interesak baztertu eta kontsultaren debekuari«herri gisa» erantzun behar zaiola adierazi du.«Orain elkar hartuta jarduteko garaia da,gizartea batasuna eskatzen ari zaigu, eta alderdioi dagokigu hori eskaintzea». Erabaki eskubidearen defentsa «azken muturreraino» eramateko prest dago Aralar, baita Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegira ere. Salaketatramiterako onartzea zaila izango dela aitortuta ere, bide hori jorratzearen alde egin du Aralarrek.



Ezker Batuak herri galdeketa irudikatuko du, Gasteizen

Auzitegi Konstituzionalak galdeketa debekatu zuenetik, hirukoa osatzen duten alderdiek eta Aralarrek nork bere aldetikekimenak antolatzeko aukerazabalik utzi zuten.Hala,atzo jakinarazitako ekimen bateratuaz gain,Ezker Batuak berealdetik ere egingo du kontsultaren defentsarako ekitaldia.Urriaren 25ean egingo du, Gasteizen bertan. Ekimenaren bidez, herri galdeketaren eszenifikazioaegin nahi du Ezker Batuak, eta horretarako Gasteizko biztanleeiGaroñako zentral nuklearraren aurka daudela eta berehala itxi nahi dutela adierazteko aukera emango die. Mikel Arana bozeramaileak adierazi du alde bakarreko ekitaldiak eta ekimen bateratua egiteabateragarriakdirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.