Politika

Hirukoak ‘Ibarretxe auzian’ “irmotasunez” erantzungo duela ohartarazi du

Egibarrek mobilizazioak egingo dituztela iragarri du, nahiz eta oraindik argi ez izan zein ekintza egingo dituzten. EAJko, EAko eta EBko buruzagiek gobernu ituneko batzordearen bilera egin dute, eta auziari eman beharreko erantzuna izan dute mintzagai nagusi.

2007ko azaroaren 9a
16:08
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren kontrako auziaren inguruan “irmotasunez” erantzungo duela adierazi du EAJ, EA eta EBak osatzen duten Jaurlaritzako hirukoak. Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko EAJko bozemailea, Unai Ziarreta EAko idazkari nagusia, eta Antton Karrera EBko Gipuzkoako koordinatzailea bildu dira Gasteizen Gobernu ituneko jarraipen batzordearen bilera egiteko. Gaurkoan, Batasunarekin biltzeagatik epaituko duten Ibarretxe lehendakariaren auziaren inguruan hitz egin dute.

Bileraren ostean, Egibarrek Ibarretxeren aurkako auziari instituzionalki, politikoki eta “mobilizazioak eginez” erantzungo diela adierazi du, nahiz eta oraindik zer egingo duten argi ez eduki. Prozesu judizialaren inguruko jarraipena egingo dutela ohartarazi du Egibarrek eta ekintzen “larritasunaren” aurrean ez dute onartuko “demokrazia eta politikaren aurkako intrusiorik”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.