Batzuen eta besteen adierazpenen ildotik egunotan Jaurlaritzako hiruko gobernua osatzen duten alderdien artean sortu den ika-mika baretzearen aldeko apostua egin du Ezker Batuak. Javier Madrazo koordinatzaile nagusiak EBren zuzendaritzak eztabaida horri buruz egindako gogoeta irakurri du: hiruko gobernuak aurrera jarraitzearen alde agertu dira erabat, eta "eztabaida antzuak" baztertzeko eskatu diete EAJri eta EAri.
Madrazok onartu du foru eta udal hauteskundeen testuinguruan "une zailak" bizi izan dituela hiruko gobernuak, baina gorabehera horiek iraganekoak direla iritzi dio, eta orain, etorkizunera begira jarri eta legegintzaldia osatzea dagokiela EAJri, EAri zein EBri. Hain zuzen ere, 2005ean sinatutako gobernu akordioekin guztiz bat datorrela berretsi du EBren zuzendaritzak, eta orduan hartutako konpromiso guztiak bere gain hartzen dituela.
Politika
Hirukoaren alde egin du Madrazok, eta "eztabaida antzuak" albora uzteko eskatu die EAJri eta EAri
2005ean Jaurlaritzako hirukoa osatzeko hartutako konpromisoak guztiz berretsi ditu EBko zuzendaritzak. Foru eta udal hauteskundeen ingurumarian gobernu koalizioak une zailak bizi izan dituela onartu du Madrazok, baina etorkizunera begira jarri eta legegintzaldia betetzeko obligazioa dutela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu