Hirukoaren eta Aralarren arteko elkarlanaren alde egin du Ibarretxek

EAJ, EA, EB eta Aralar EAEko politikagintzaren eta Nafarroa Bai Nafarroakoaren bizkarrezurra direla iritzi dio, "indarkeriariari ezetz eta erabakitzeko eskubideari baietz" esaten diotelako. Aldiz, PSE-EE, PP eta Batasuna ardatz horretatik kanpo utzi ditu. Batasunak hauteskundeetan parte hartu beharko lukeela berretsi du. Halaber, galdeketa legegintzaldi honetan egingo duela.

2007ko apirilaren 27a
11:32
Entzun
Maiatzeko foru eta udal hauteskundeei begira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahalik eta erakunde gehienetan hirukoaren eta Aralarren arteko gobernu koalizioak osatzearen alde agertu da Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria. Nafarroan, berriz, Nafarroa Bairen aldeko apostua egin du.

Izan ere, indar politiko horiek euskal politikagintzaren bizkarrezurra direla uste du Ibarretxek, "indarkeriari ezetz eta erabakitzeko eskubideari baietz" esaten diotelako. "PSE eta PP blokeak ezetz esaten dio indarkeriari, baina, halaber, erabakitzeko eskubidea ukatzen du. Batasuna hirugarren boke baten kokatu du: "Baietz esaten dio erabakitzeko eskubideari, baina ez dio ETAren indarkeriari ezezko biribilik ematen". Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan esan ditu horiek guztiak Ibarretxek.

Halaber, Batasunak hauteskundeetan parte hartzearen alde egin du berriro, eta legegintzaldia amaitu aurretik estatutu berriari buruzko galdeketa egingo duela berretsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.