Uraren legea

Hirukoaren eta PSE-EEren botoekin onartu du Eusko Legebiltzarrak uraren legea

Eusko Jaurlaritzak Uraren Lege berria onartu du gaur Jaurlaritzako hirukoaren (EAJ, EA eta EB) eta PSE-EEren aldeko botoekin. Lege honek zerga sistema berri bat ezartzen du. Zerga hori egunean 130 litrotik gora kontsumitzen duten norbanakoek ordaindu beharko dute. Hala ere, oso gutxik ordaindu beharko dute zerga. Izan ere, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban batez beste 130 litro baino gutxiago kontsumitzen da.

2006ko ekainaren 23a
18:26
Entzun
Legegintzaldi honetan onartzen den bigarren legea da gaurkoa 2006ko Aurrekontuen Legearekin batera. Hirukoaren eta PSE-EEren babesa lortu du eta PPk, EHAK-k eta Aralarrek berriz kontra bozkatu dute. PPk eta EHAK-k osoko zuzenketak aurkeztu dituzte baina legebiltzarrak atzera bota ditu.

Zerga sistema horren bidez biltzen den diruarekin "kutsaduraren jatorriari aurre egiteko lanak eta ibaien ibilbideak iraunarazi eta mantentzeko lanak" ordainduko dira. Aipatu zerga sistema horri helegitea jarriko dio PPk Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aurrean.

Esther Larrañaga Ingurugiro sailburuak azpimarratu duenez, legeak "uraren kudeaketa integral berria" ahalbidetuko du eta "baliabidearen erabilera eta babesa bateratu egingo dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.