Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak alderdi bakarra baztertu du balizko gobernu koalizioetatik: EAE-ANV. Gainerako guztiekin hitzarmenak aztertzeko prest dago, eta, gainera, tokian tokiko berezitasun eta eginbeharren araberako koalizioen alde egin du, gizartea plurala dela eta erakundeek pluraltasun hori islatu behar dutela argudiatuta. "Euskal gizartearen pluraltasun izugarria ezin da saihestu eta erakundeetan islatu behar da baldin eta errealitatea gaiztotu nahi ez bada. Horregatik akordio eta hitzarmen sorta konplexua da,plurala delako, eta ez dago kasu guztietarako balio duen formularik".
Ildo horretatik, Jaurlaritzako hirukoaren formulak -EAJ, EA, EB- porrot egin duela iritzi dio; areago, koalizio horren garaia agortu dela. Horrenbestez, EAE-ANVrekin ezik, gainerako guztiekin hitzermenetara iristeko prest agertu dira sozialistak.
EAri keinuka
Hala ere, beren lehentasunak zeintzuk diren adierazten hasi dira sozialistak. Atzo, Miguel Buen Gipuzkoako zerrendaburu eta ahaldun nagusitarako hautagaiak EAri egin zion keinua, eta gaur, bide bertsutik, Txarli Prieto Arabako hautagaiak. Prietok azpimarratu du "gobernu aurrerakoia" eratzea dela beren xedea, eta horretarako EA eta EB ikusten dituzten bidelagun egokien.
M-27. Hauteskundeen ondorena
Hirukoaren garaia agortu dela iritzita, PSE-EE irekita dago hitzarmenak egiteko
EAE-ANV soilik baztertzen dute sozialistek koalizio aukeretatik. Hala ere, EArengana eta EBrengana hurbiltzeko joera agertu dute. EAJ, EA eta EBk osatutako hirukoaren formulak porrot egin duela nabarmendu du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu