Demoak-Euskara
Hirurogeita bat protestakide atxilotu ditu Frantziako Poliziak
Demoak Baiona eta Hendaia arteko trenbidean musean jokatuz egiten ari diren protesta ekintzan hirurogeita bat protestakide atxilotu ditu Frantziako Poliziak. 120 pertsonek baino gehiagok hartu du parte protestan, trenbidera sartu eta musean jokatuz euskararen alde. Atxiloketak izan arren, jendeak protestan jarraitu du eta ordu honetan dute bukatzekoa lauretan hasitakoa. Tartean Gorka Torre demoa dago eta Zuzen Ekintza taldeko bi kide. Torre aurrez epaitua izan da eta Zuzeneko beste atxilotua ere bai, beraz, biek espetxean buka dezakete aurrekariak dituztelako.
Poliziaren presentzia izugarria izan dela adierazi dute Demoek, eta bortizki egin dituztela atxiloketak. Demoek protesta honekin euskararen ofizialtasuna aldarrikatu nahi izan dute eta Frantziako tren konpainian nagusia euskararen aurka erakusten ari den jarrera salatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu