Maiatzaren 29tik ekainaren 15era eginiko 600 elkarrizketaren emaitzak jakinarazi ditu gaur Francisco Llera EHUko irakasle eta Euskobarometroaren zuzendariak. Independentziarako "gogo handiz" herritarren herenak daudela ondorioztatu dute, eta horietatik %27k uste dutela hobeto biziko liratekeela independente izanda.
Hala ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %64k nahiago dituzte "formula integratzaileagoak". Hala, autonomiaren (%35) eta federalismoaren (%29) alde legoke gehiengoa.
Llerak iritzi duenez, EAEn ez dirudi Kataluniako prozesu subiranista hasiko denik. Haren esanetan, EAJren jarrera ez baita horren aldekoa.