Europan biztanleko polizia gehien duen lurraldea ei da Euskal Herria. Askatasunaren arabera, indar armatuetako 20.000 kide baino gehiago daude Euskal Herrian. Espainiako Kongresuan EAJko diputatu Emilio Olabarriak berriari adierazitakoaren arabera, 8.000 guardia zibil inguru daude Hego Euskal Herrian, eta Espainiako poliziak, 3.500inguru. Eudimaren datuen arabera, Espainiako Armadak 4.000 militar ditu Hego Euskal Herriko kuarteletan. Frantziako Poliziaren eta jendarmeen daturik ez dago, «sekretupekoak» direlakoan. Datu horiei 7.750 ertzain, 2.000tik gora bizkartzain eta 700dik gora foruzain gehitu behar zaizkie, gainera.
HISPANITATEAREN EGUNA. Indar armatuetako 20.000 bat agente Hego Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu