Omenaldia

"Historia manipulatzea" egotzi dio Consuelo Ordoñezek Jaurlaritzari

Gregorio Ordoñezi omenaldia egin diote Polloeko hilerrian.

ETAk hildako Gregorio Ordoñezen emazte Ana Iribar (erdian) eta haren arreba Consuelo Ordoñez (ezkerrean), Polloen egindako omenaldian. JUAN HERRERO / EFE
2016ko urtarrilaren 23a
07:27
Entzun

Hitz gogorrak izan ditu ahotan Gregorio Ordoñez legebiltzarkide ohiaren arreba Consuelo Ordoñezek, haren omenaldian. Coviteko buruak "historia manipulatzea" egotzi dio Jaurlaritzari eta haren bake eta elkarbizitzarako egitasmoak salatu ditu. "Harrika hartzen dute gure arrazoia milioika euroko kostua duten bake eta bizikidetzarako egitasmoekin: "Izan ere, gure gizarteak ez du gerra bat bizi, terrorismoa baizik".

Polloen egin ditu adierazpenok Ordoñezek, PPko legebiltzarkidea hil zutenetik 21 urtera. Harekin batera omenaldian izan dira, besteak beste, Euskadiko PPko buru Alfonso Alonso, Donostiako alkate Eneko Goia eta Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.