Begoña Errazti EAko lehendakariaren iritzian Batasunak "koherentziaz" jokatu zuen atzo, "diskurtso bakezalea erabilita eta manifestazio baketsua" eginda. Beraz, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori ere halaxe jokatzeko eskatu dio gaur, eta "agindutakoa betetzeko" esan dio. "Hemen egin zituen promesak bete behar ditu eta benetan apustua egin behar du euskal gatazka konpontzeko aurrerapausoak emateko. Momentuz ez du ezer egin". Espainiako "boterea mantentzeko" interes gehiago izatea leporatu dio.
PPren bozeramaile Carlos Urquijok, berriz, PSOEren kontra egin du. Bere iritzian Batasunari erantzun ere ez lioke egin behar PSOEk, "Batasuna legez kanpo dagoelako". Beraz, Batasunari "merezi ez duen protagonismoa" ematea leporatu dio.
EB-Berdeek berriz, bake prozesuan "modu eraginkorrean inplikatzea" eskatu die PSOEri eta Batasunari. Batasunak "indarkeriaren bukaera exijitu" behar duela uste du, eta PSOEk "euskaldunen erabakitzeko eskubidea aitortu". "Euskal gizartean pauso adoretsua eskatzen die elkarrizketaren alde eta elkarbizitza pluralaren alde".
Aralarrek ere bi alderdi horientzat izan ditu eskariak. Hango bozeramaile Mikel Basabek azaldu duenez PSOEk "presioak gainditu" behar lituzte. Presio horiek PPtik eta bere alderdi barrutik datozela iritzi dio. Batasunari, berriz, "Anoetan esandakoa betetzeko" eskatu dio.
POlitika
Hitz emandakoa betetzeko eskatu dio Erraztik Zapaterori
EAko lehendakari Begoña Erraztik "agindutakoa betetzeko" eskatu dio gaur Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori. Gatazka politikoa gainditzeko "apustua benetan" egiteko eskatu dio. PPko bozeramaile Carlos Urquijok, berriz, Batasunari "merezi ez duen protagonismoa" ematea leporatu dio PSOEri. Bestalde, EB-Berdeek "bake prozesuan modu eraginkorrean inplikatzeko" eskatu die PSOEri eta Batasunari. Aralarrek ere bi alderdi horiei egin die eskaria: PSOEri "presioak gainditzeko" eskatu dio, eta Batasunari "Anoetan esandakoa betetzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu