"Prozesu demokratikoa azken bururaino eramateko ezinbesteko osagaia" da amnistia AAMren iritzian. Amnisita aldarrikatzea ez dela hautu politiko bat defendatu dute; "herritarrok aske izango garen Euskal Herri berri baten alde egitea" dela diote, "denontzat etorkizun oparo bat desiratzea".
Gatazkaren izaera politikoa ukatzen dutenek haren konponbidea ukatzen ari direla uste du AAMk. Bide horretan, presoen estatus politikoa onartu beharra aldarrikatu dute.
Urtarrilaren 6an egingo duten ekitaldia "urteberrian abiapuntu" izatea nahi dutela diote. "Herri honen askatasun egarria asetuko duen ziklo baterako mugarri naturala, helmugarako distantzia ttikiagotuz".
Euskal presoak
'Hitza eta erabakia, askatasunez' lelopean ekitaldi nazionala egingo du AAMk urtarrilaren 6an
Donostian dagoen Anoeta belodromoa bete nahi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM), urtarrilaren 6an. =i Hitza eta erabakia, askatasunez =i lelopean "fase politiko honetan askapen prozesuan aurrera egiteko zein konponbidearen norabidean urrats sendoak emate aldera" proposamen politikoa aurkeztuko dute bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu