Irudia. Zaragoza
HITZALDIA ISILDU DUTE ESKUINDARREK
Oskar Matute Alternatibako kideak eta Juan Kruz Aldasoro ezker abertzaleko kideak atzo Zaragozako Unibertsitatean (Espainia) eman behar zuten hitzaldi bat bertan behera utzi zuten. AVT biktimen elkarteak eskatua zuen ekitaldia debekatzeko, baina ezetz erantzun zien unibertsitateko errektoreak. Atzo, hitzaldia hasterako, eskuindar talde bat bertaratu zen. Irainekin hasita, azkenerako istiluak sortu ziren. Errektoreak ekitaldia bertan behera utzi, eta Poliziak lekua hustu zuen. Hitzaldira joandako hogei bat laguni eraso egin zieten eskuindarrek, ondoren, kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu