Jaurlaritzaren estatutu proposamena

Hitzaurrea azkeneko eztabaidatzea krititatu du Otegik

Gaur bildu da Jaurlaritzaren Estatutu proposamena aztertzeko Eusko Legebiltzarrean sortutako batzordea. Hemendik aurrera jarraitu beharreko pausuak zehaztu dituzte, eta egutegia finkatu dute. Hitzaurrea gainerako guztia eztabaidatu eta gero eztabaidatzea erabaki dute. SAko bozeramaile Arnaldo Otegik kritikatu egin du erabaki hori, hain justu gatazka konpontzeko balio dezaketen elementuak hitzaurrean daudela uste duelako. "Orain ez da Ibarretxeren plana eztabaidatzeko garaia, horrek ez duelako gatazkaren konponbidea ekarriko. Orain herriari hitza emateko garaia da". Hala ere, beraiek ez dutela eztabaida oztopatuko jakinarazi du Otegik.

2004ko urriaren 14a
17:07
Entzun
SAk eskua luzatuta duela esan du Otegik, "mahai batean eseri eta gatazkaren konponbidea ekarriko duen plan bat denen artean eztabaidatu eta adosteko".

SAko bozeramaileak azpimarratu duenez, gatazkaren konponbidea ekarri dezaketen elementuak jasotzen dira 'Ibarretxeren proposamenaren' hitzaurrean.

SAren helburua gatazkaren konponbidea ekarriko duen prozesu bat martxan jartzea dela azpimarratu du Otegik, eta horretarako, "alderdi interesengatik egindako plan batetik" elementu interesgarriak ateratzen ahalegina egin dutela azpimarratu du.

Hala ere, ados ez egon arren, ez dutela Legebiltzarreko eztabaida eztabaidatuko azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.