Euskara

Hizkuntz eskakizun bako irakasleen auzia konpontzeko ahaleginean ari da Hezkuntza Saila

Begoña Errazti EAko presidenteak adierazi duenez, behar besteko hizkuntz eskakizuna lortu ez dutelako egonkortasuna galtzeko zorian diren irakasleen auzia konpontzeko ahalegina egiten ari da Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Nolanahi ere, EAEko hezkuntza sisteman errealitate argi bat dagoela nabarmendu du: ikasleei irakaskuntza euskaraz eskaintzeko eskaera eta beharra.

2005eko martxoaren 15a
11:34
Entzun
Dena den, errealitatea halakoa izan arren, hizkuntz eskakizuna egiaztatatu ez duten irakasleei "irtenbide profesionala" ematearen alde agertu da EAko presidentea. "Errealitatea dena da, baina hori ez da oztopo izan behar zirkustantziak edozein direla ere —baita erabaki pertsonalak ere— euskararen ezagutza premietara egokitu ezin izan duten edo nahi izan ez duten profesionalei irtenbide bat emateko", adierazi du Radio Euskadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.