EUSKARA. KONTSEILUA.
'Hizkuntz Eskubideak! Denon konpromisoa' manifestazioa. Euskalerria Irratia, FMko 91.4an
Kontseiluak dei egin du biharko manifestaziora joan behar duten herritarrek eskuetan irratiak emateko. Kontseiluak Euskalerria Irratiaren uhinak baliatuko ditu jendeari bukaerako mezua helarazteko eta Iruñeko Udalak debekatutako megafoniaren falta saihesteko. Euskalerria Irratia FMko 91.4an aurki daiteke. Irratiak, manifestazioaren bukaerako mezua zabaltzeaz gain, manifestazio osoaren jarraipen berezia egingo du. Iruñeko kaleetan egin izan dira manifestazioak irratia eskuetan: herritarrek irratiak eraman zituzten Euskalerria Irratiak berak lizentzia eskatzeko duela zenbait urte egin zuen manifestazio batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu