Hizkuntz eskubideak
Hizkuntz eskubideak hezkuntzaren bidez gizarteratu nahi ditu Behatokiak
Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok adierazi duenez, "gaztetxoekin eskolan lantzeko hezkuntza materiala da. Azaltzen ditugun puntuak lantzea eta barneratzea da unitate didaktikoaren helburu nagusia". Unitate didaktikoa hausnarketaz eta ariketaz osatzen da eta gazteak, giza eta hezkuntz eskubideen inguruan ariko dira lanean. Behatokiaren erronken artean dago gazteek mezu hau bere egitea eta hizkuntz eskubideen kontzeptua gizarteratzea.
Unitate didaktikoaren egilea Itsaso Garmendia da, "Hizkuntz eskubideak: ezagutu eta eutsi" izenburupean aurkeztu da. Garmendiak adierazi duenez "Euskera erabiltzea eskatzea baino, exijitu egin nahi diogu gizarteari, eta bereziki txostena landuko duten gaztetxoei".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu