2005eko txostena aurkeztu dio Lamarcari Bilbaok, baina horrez gain, azken asteetan eman diren zenbait epairen gaineko iritzia ere eman dio. Euskaraz deklaratu nahi izateagatik kartzela zigorra ezarri zioten Asier Basaberen kasua nabarmendu du bereziki. “Onartezinak dira hizkuntza-eskubideak Justizian”.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kexei dagokienez, Bilbaok 2005 urtean jaso dituzten kexen zioa zein izan den azaldu du eta lurralde horietako erakunde autonomoen eskuduntza diren bi eremuren azpimarra egin nahi izan du: Osasungintza eta Herrizaingoa. “Urteko txosteneko ondorioetan ohiko beltzuneak urterik urte are ilunagoak dira”, horren aurrean Behatokiak azaldu du neurri eraginkorrak hartzeko garaia dela. “Ezin egon gaitezke urteak joan eta urteak etorri egoeraren argazki bertsua azaltzen”, gaineratu du zuzendariak.
Horretaz gain, 2005 urtean euskara erabili nahi izateagatik alboko kalte-ondorioak pairatu dituzten herritarren kasuak azaldu dizkio Behatokiak Arartekoari: “Zoritxarrez, euskaldunok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu, eta askotan jasotzen dugun zerbitzua ez da gaztelaniaz eskatzen dutenena bezain egokia”, ohartarazi du. Hizkuntzarengatiko bereizkeria egon badagoela frogatzen duten kasuak helarazi dizkio Behatokiko zuzendariak..
Bestalde, justiziaren eremuarekin lotutako espediente batekin egindako jarraipen lana ere azaldu dio Behatokiko zuzendariak Iñigo Lamarcari, herritarrek izaten duten ‘babesgabezia’ agerian jartzeko.
Bilbaok bi erakundeen arteko osagarritasuna ere hizpide izan du. Aurrera begira, elkarlanari ekin behar zaiola uste du Behatokiak. “Eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek ezinbestekoa dute osagarri bihurtzea eskubideen bermea erreala izan dadin”, erantsi du Paul Bilbaok Arartekoaren aurrean. Horren harira Behatokiak jasotzen dituen kexen berri maizago emango diola jakinarazi dio Lamarcari, “konponbidea harik eta arinen aurkitu ahal izateko”:
Euskara
Hizkuntz eskubideak urratzea "merkea" dela agertu dio Behatokiak EAEko Arartekoari
Joan den astean Nafarroakoarekin bezala, Iñigo Lamarca EAEko Arartekoarekin batzartu da gaur Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria. Funtsean, euskara erabili nahi izatea "garestia" dela, eta, ostera, hizkuntz-eskubideak urratzea "merkea" adierazi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu