Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak barkamena eskatzeko galdegin dio EAJri, alderdi horretako hiru legebiltzarkidek hizkuntz politikari buruz esandakoagatik. Gezurra esatea, eta, maiatzeko bozei begira, euskara «gatazka iturri» bilakatu nahi izatea egotzi dio EAJri.
EAJko eusko legebiltzarkide Josune Gorospek, Maribel Vaquerok eta Garbiñe Mendizabalek iragan asteartean adierazi zutenez, Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikak «desagertzeraino» mugatu nahi du euskara. Adierazpen horiek «bidegabeak eta mingarriak» direla salatu du Kultura sailburuak, eta euskararen inguruan zegoen «30 urteko adostasuna» haustea egotzi dio EAJri. Urgellen aburuz, EAJk ez du barneratu oposizioan dagoela, eta, horregatik, bere estrategia «gezurra esatea» dela iritzi dio Urgellek.
Hizkuntz politikari buruz esandakoak zuzentzeko eskatu dio Urgellek EAJri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu