Euskara

Hizkuntz politikari buruzko gogoeta jarri du abian Eusko Jaurlaritzak

Norbanakoen eta eragileen "ahal den parte-hartzerik handiena" lortu nahi du, "euskararen erabileran sakontzeko eta euskara esparru berrietara eramateko".

2008ko otsailaren 13a
16:14
Entzun
Euskararen arloko norbanakoekin eta eragileekin hizkunz politikari buruzko "gogoeta zabala" jarri du abian Eusko Jaurlaritzak, gaur Kultura Sailak jakinarazi duenez.

Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko azpi-taldeen bileren ondoren hartu du erabakia. Lehengo ostegunean toponimia, terminologia eta lege garapenerako batzordeak bildu ziren, eta gaur komunikazio eta informazio teknologiak, euskarazko hedabideak eta XXI. mende hasierarako hizkuntz politikarako oinarriak batzordeak elkartuko dira.

Azkeneko batzorde horrek edukiko du gogoeta garatzeko ardura. "Helburuak: ahal den parte-hartzerik handiena lortzea, euskararen erabileran sakontzeko eta euskara esparru berrietara eramateko".

Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea, Joseba Arregi Kultura sailburu ohia, Garbiñe Biurrun epailea, Ramon Etxezarreta PSE-EEko zinegotzi ohia eta idazlea, Gorka Landaburu kazetaria, Miguel Lazpiur enpresaria, Anjel Lertxundi idazlea, Andres Urrutia euskaltzainburua edota Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia daude azkeneko batzorde horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.