Helsinkin ari da egiten batzarra NPLD Hizkuntza Aniztasunaren Europako Sarea. Bertan hautatua dute sarearen lehendakari posturako Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika. Datozen urteetan hizkuntz aniztasunaren bide orria bultzatzen ahaleginduko dela adierazi du sailburuordeak.
Joan den otsailean taxutu zuten bide orri hori, eta Europao erakundeetan erreferente izatea nahiko luke Baztarrikak gaur Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan adierazi duenez. Horrekin batera, NPLDn kide gehiago sartzeko ahalegina ere egingo du.
NPLD erakundea 35 gobernuk eta beste hainbat elkartek osatzen dute. Hizkuntza aniztasuna bermatzea eta sustatzea du xede.