Elkarrizketa aurrerapena

"Hizkuntza bat ezin da salbatu bihotza ez badago tartean, ez bazaio dimentsio abertzale hori ematen"

Txillardegiri omenaldia egingo diote bihar Donostian, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta. Eskertua dago bera. Euskararen iraganari eta etorkizunari buruz mintzatu da.

2011ko otsailaren 11
17:57
Entzun
Bihar Berria-k, papereko edizioan, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri egindako elkarrizketa argitaratuko du. Hauek dira elkarrizketa horretan esandako batzuk:

"Gaur egun niretzat ez da mingarria euskaltzain oso egin ez izana"

"Nire ustez, ikusita dago: ez bada beharrezkoa bere lurraldean, hizkuntza batek jai du".

"Franco garaian antzera gaude, agintean direnak euskararen aurkakoak dira-eta".

"Hizkuntza artifiziala bazen ere, bizkaiera kanpoan utzita sortu zen euskara batua".

"Aitortu behar zaio Atxagari, abertzale ez izanda, Ezker Batukoa baita, euskaltzale porrokatua dela".

"Egoera politikoarekin oso baikor nago. Problema da espainolak konturatu direla ezker abertzalea legeztatzen bada argi geldituko dela jende asko abertzalea dela eta ezker abertzaleari emango diola botoa".

"ETAk erabaki zuenean bide politiko-armatutik jotzea borroka armatuaren aldeko giro bat bazegoen munduan. Une honetan ez dago ezer".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.