euskara

Hizkuntza Eskubideen eguna maiatzaren 3an egingo dute, Ondarroan

Euskal Herrian Euskaraz Elkarteak antolatu duen ekitaldian UEMAren alde egingo dute batez ere, hainbat udalerritan "horren aurka hamaika oztopo jarri dituztelako".

2009ko apirilaren 15a
19:07
Entzun
Hizkuntza Eskubideen eguna ospatuko dute maiatzaren 3an Ondarroan (Bizkaia), Euskaraz biziz, Euskal Herri euskalduna eraiki lelopean. Euskal Herrian Euskaraz elkarteak antolatu du ekitaldia etaEuskal Herri euskalduna eraikitzeko "urrats esanguratsuak" ematen ari direla nabarmendu dute.

Euskaraz bizitzeko eskubideaz jabetu eta hori indartzeari begira antolatu dute Hizkuntza Eskubideen eguna. Ondarroako ekitaldian UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen alde egitea izango da helburu nagusia.“UEMAren aurka hamaika oztopo jarri dituzte, Ondarroako eta Lekeitioko (Bizkaia) egoerak kasu”. Beraz, UEMAren inguruan jasandako oztopo guztiak salatu nahi dituzte.

Maiatzaren 3an goizean, manifestazioa egingo dute Ondarroako kaleetan barrena. Ondoren, Itsasaurre plazan ekitaldi nagusia hasiko da. Egun osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte, musika, herri-dantzak, antzerkia eta dantzaldiak, esaterako.

Aurtengo Hizkuntza Eskubideen egunak berrikuntza bat du; beste urteetan Nazio Bilkura Hizkuntza Eskubideen egunean bertan egiten zuten. Aurten, ordea, egun batzuk lehenago egiten hasiko dira.

Euskal Herriko hainbat lekutan euskararen egoeraren inguruko iritziak eta ekarpenak jaso eta herrietako egoera aztertuko dituzte. “Berebiziko garrantzia ematen diogu herri eta auzoetan egin dezakegun lanari”.

Herritarrei Euskal Herri euskaldunaren bidean eta eraikuntza lanetan, euskaraz bizitzeko deia egin die. Gainera, datozen asteetan antolatuko dituzten bilkuretan parte hartzeko eskatu dute, eta maiatzaren 3an Ondarroara joateko “Euskal Herri euskaldunerako bidea elkarrekin marraztuz joan gaitezen”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.