Carlos Trenor abokatuak bere protesta helarazio dio gaur epaimahaiari. Abokatu eta auzipetu gisa hitz egin du Trenorrek eta hizkuntza eta defentsa eskubideak urratzen ari direla salatu du. Batetik Olatz Egigurenek euskaraz deklaratzeko izan dituen zailtasunak salatu ditu Trenorrek eta bestetik atzo David Soto auzipetua gaixo egon arren epaiketarekin jarraitzeko hartutako erabakia.
Sotok DVDz jarraituko du epaiketa
Zigor Reizabal David Sotoren abokatuak egun bateko etena eskatzeko honakoa argudiatu zuen atzo: Soto auzipetua duten atala dela aztertzen ari direna –Ekin atala– eta horrek defentsan eragina izan dezakeela, bere akusazioari dagokionez «garrantzi handiko» gaiak jorratuko direlako eta, beraz, bere defentsa eskubidea urra daitekeelako; eta akusatuak epaiketan egoteko eskubidea duela. Enrique Molina fiskalak auzia egunero grabatzen dela eta gertatzen denaren berri izatea badaukala argudiatuta, auzia jarraitzeko eskatu zuen. Fiskalak eskatu moduan, epaimahaiak erabaki zuen epaiketarekin aurrera egitea eta Sotok auziaren jarraipena «DVDz egitea».
Olatz Egigurenek gaur goizean amaitu du atzo itzultzailearen ondoeza dela medio bertan behera geratu zen deklarazioa. Egigurenek Ekinen eta ETAren arteko lotura ukatu du. Ekinen helburua nazio eraikuntzan lan egitea zela azaldu du. Egigurenen hitzetan, helburu horrek "bere nortasun eta izatearekin bat egiten zuelako" batu zen Ekinera. Imanol Iparragirren ari da orain deklaratzen.
'18/98 auziko' epaiketa
Hizkuntza eta defentsa eskubideak urratzen direla salatu du Carlos Trenorrek
Itzultzailea ondoezik zegoelako Angela Murillo epaimahaiburuak bertan behera utzi zuen atzo epaiketa. Hori dela eta, Olatz Egigurenek gaur goizean amaitu du bere deklarazioa; atzo bezala itzultzaileak arazoak izan ditu gaur ere. Arratsaldean, auzi saioa hasi bezain pronto Carlos Trenorrek abokatu eta auzipetu gisa hitz egin du eta hizkuntza eta defentsa eskubideak urratzen ari direla salatu du epaimahaiaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu