Euskara

Hizkuntza gutxituak babesteko eskatu diote Unescori Parisen

Euskal Herriko, Okzitaniako, Korsikako eta Bretainiako ordezkariak bildu dira, besteak beste, elkarretaratze batean. Unescoko ordezkariekin bilera egin dute eguerdian.

2013ko maiatzaren 15a
19:04
Entzun

Parisen, Unescoren egoitzaren aurrean, Frantziako Gobernuaren mende diren hizkuntza gutxituetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, eta Unescori eskatu diote hizkuntza gutxituak babesteko; "kultur asiloa" galdegin diote, zehazki.

Martxoaren 31 Kolektiboak antolatu du elkarretaratzea. Euskal Herriko, Okzitaniako, Bretainiako, Alsaziako eta Korsikako ordezkariak elkartu dira eskakizunarekin, ehun bat ordezkari, Parisen. 11:00etan egin dute elkarretaratzea.

"Frantziako Estatuak hizkuntzak hiltzen ditu", salatu dute. François Hollande Frantziako presidenteak eman hitza oroitarazi dute, alegia Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berretsiko zuela. Ez du halakorik egin, baina. Gaurko elkarretaratzea "lehen abisua" izan dela erran diote.

Euskal Herritik, Hur Gorostiaga joan da protestara, Euskal Konfederazioaren izenean. Frederique Espagnac senatari sozialista ere han izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.