Hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako 50 milioi herritarren eskubideak babestuko dituen legedia loteslea eskatzea da Minority SafePack kanpainaren helburua. Horretarako gutxienez milioi bat sinadura bildu behar dituzte. Sinadura bilketa Europako Parlamentuko Gutxiengoen taldean aurkeztu zuten eta EAJk hura bultzatzeko konpromisoa hartu zuen.
Horiek hala, dagoeneko 355.000 sinadura bildu dituzte batasun osoan, eta jeltzaleek parte hartzeko deia egin diete Araba, Bizkaia eta Gizpuakoako herritarrei ere. EBBko Kultura arduradun Esther Furundarenak zehaztu du helburua lortuz gero, Europako instituzioetan ere eztabaida piztukoi dela. "Halako ekimenak bat datoz Europa behetik gora eraikitzeko gure ideiarekin. Gaur, tamalez, instituzioetako hizkuntza erregimena bazterketaren adibide da".
Agerraldian izan da Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzalea ere. Hark azaldu du ekimenak bere baitan jasotzen duela EBren esku hartzea "estatu kide batek elkarrizketari uko" egiten dion kasuetan.