Hollandek gutunean zehaztu dio "konstituzioaren aldatzea aitzinetikako baldintza" dela. "Egokiena kongresuaren bidea" dela gaineratu dio. Kongresua, erran nahi baitu, Legebiltzarra eta Senatua elkartzen dituen egitura, Versaillesen elkartzen dena.
Hollandek zehaztu dio Christiane Taubira justizia ministroari konstituzio lege baten lantzea eskatu diola. "Estatuko Kontseiluari aurkeztuko duena luze gabe. Lehenbailehen parlamentuko aipagaietan sartua izan dadin nahi dut".
Kongresutik pasatzea erabakiz, Hollandek saihestuko du bigarren aukera izan zitekeen erreferenduma. Kontua da Urvoasek joan den urtarrilaren 28an lege proposamen bat bozkarazi zuela legebiltzarrean, euroituna hori berresteko gisan. Gehiengoak irabazi zuen —361 alde, 149 kontra eta 19 abstenitu ziren—.
Parlamentariek eskatzen dutelarik konstituzioa aldatzea, lehenik erreferendum bidez onartu behar da, eta ondotik diputatu eta senatariek ere onartu behar dute. Gobernuak baldin badu proposatzen, berriz, presidenteak erabaki dezake kongresuak duela onartu behar. Kongresuan, bozkatu dutenen artean hiru bostenek dute onartu behar aldaketa.
Twitterren bidez Frederique Espagnac senatariak gutun bera jaso duela iragarri berri du.
Avec @JJUrvoas, nous avions saisi le Président de la République sur la ratification de #chartelanguesrégionales (1) pic.twitter.com/lE412yl82c
— Frédérique Espagnac (@FEspagnac) June 4, 2015