Nafarroa Oinez

"Hizkuntza txikien handitasuna" nabarmenduko dute Nafarroako ikastolek

Bihar zortzi ospatuko da, Zangozan, aurtengo Nafarroa Oinez, Nafarroako Ikastolen jaia, 'Esan izan Zangozan' lelopean. Ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. 

Nafarroa Oinez-en aurkezpena. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 10a
07:34
Entzun

Astebete pasatxo falta da aurtengo Nafarroa Oinez jaialdirako, eta jada antolakuntzaren inguruko atal gehienak oso aurreraturik daude Zangozan. Ibilbideaz gain, lau gune prestatu dituzte antolatzaileek, eta ekitaldi ugari ere bai: umeentzako ikuskizunak, magia emanaldiak, Altxatu, Zarako K, Leihotikan, Esne Beltza, Gose, Glaukoma, Willis Drummond, Balerdi Balerdi eta beste zenbait talderen kontzertuak, dantza emanaldia eta beste zenbait ekitaldi, horien artean Erronka izenekoa, DBHko gazteen parte hartze aktiboa sustatzea helburu duen txapelketa.

Txikiak handi Nafarroako ikastolek aspaldi abiarazitako egitasmoak ere segida izango du Nafarroa Oinez-en. "Hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzea eta haien arteko zubiak eraikitzea" du helburu egitasmo horrek, eta aurtengo jaialdian kitxua eta Saharako hassania hizkuntza izango dituzte bereziki gogoan.

Nafarroako Gobernuak "ez-euskalduntzat" jotzen duen aldean dago Zangozako ikastola. 35 urte daramatza lanean euskarazko irakaskuntza sustatzen. Euskarari eta euskal kulturari bultzada emateaz gain, proiektuaren iraunkortasuna eta hezkuntzaren kalitatea bermatzeko diru baliabideak lortzea ezarri dute helburutzat aurtengo jaialdian.

Bideoa: Nafarroa Oinez-en abestia.

[youtube]http://youtu.be/Hetr5RfE4Yw[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.