gizartea

Hobera egin dute Leioako Ostalaritza Eskolan zauritutakoek

Gurutzetako ospitalean jarraitzen dute, baina medikuen osasun agiriak dio laurak osatzen ari direla. Atzo bost ikasle zauritu ziren Ostalaritza Eskolan, ura irakiten zuen eltze bat zabaltzean. Argazki bilduman, atzoko irudiak.

2013ko apirilaren 18a
16:10
Entzun

Larrien zauritutakoak erredura handien unitatean jarraitzen du. Gorputzaren %14 du errea, %2-3 zauri sakonekin; buruan, gorputz enborrean eta ezkerreko besoan dauzka zauriak. 

Gainerakoek 19, 22 eta 24 urte dituzte, eta gorputzaren %3 eta %8 artean dute errea, bizkar inguruan. 

Sukaldean praktiketan ari ziren bost ikasle zauritu ziren atzo goizean Leioan (Bizkaia), Ostalaritza Eskolan. Lehen hipotesiaren arabera, behar baino lehenago zabaldu zuen eltzea ikasleetako batek, eta irakiten ari zen ura presioan atera zen. Erredurak dituzte zauritutako bost ikasleek, eta haietako lau erietxera eraman zituzten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.