desagerpena

Hodei Bila elkarteak uste du Belgikako Poliziak ez duela "nahikoa" egin Egiluzen bilaketan

Galdakaoko gaztearen desagerpenarekin zerikusia dutelakoan atxilotuta dauden bi lagun aske utziko dituzte, bermea ordaindu ondoren. Bilatzen jarraitzeko deia egin du elkarteak.

Hodei Egiluzen alde bizikleta martxa bat egin zuten abuztuan. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 3a
13:52
Entzun

Edorta Miranda Hodei Bila elkarteko kidearen arabera, atxilotuak dituztenak auziaren "hari gidatzailea" ziren, kasuak "erraza" zirudien, baina ez dira gai izan "erantzukizunak ezartzeko". Bi dira atxilotuta jarraitzen dutenak; hirugarren lagun bat apirilaren 18an utzi zuten aske.

Ikerketa ireki bat eskatu du Mirandak Efe berri agentziari egindako adierazpenetan, eta horrekin batera, bilaketan baliabide gehiago jartzea galdegin du.

"Ezin dugu onartu pertsona gazte bat, beka batekin herrialdetik atera dena, Europako herrialde batean desager dadila eta Europa ez dadila gai izan hura aurkitzeko". Mirandak uste du horrek "segurtasun eza" eragiten diela beka batekin atzerrira doazen ikasleei, eta baita "beste jende askori" ere.

Gertatutakoa argitzen lagunduko duten lekuko gehiago bilatzeko deia egin du Hodei Bila elkarteak. Urriaren 19an desagertu zen Hodei Egiluz, Anberesen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.