Gizartea

Hodei Egiluz bilatzeko, 5.000 horma-irudi gehiago

Child Focus elkarteak 5.000 horma-irudi berri zabalduko ditu Belgikan urriaren 19an desagertu zen Galdakaoko gazteari buruzko informazio berria lortzeko

Erredakzioa
2013ko abenduaren 9a
18:31
Entzun

Hodei Egiluz, urriaren 19an Anberesen (Belgika) desagertu zen 24 urteko Galdakaoko gaztearen bilaketa indartuko dute datozen egunetan. Child Focus elkarteak gaztearen 5.000 horma-irudi berri zabalduko ditu Belgikako loteria sarearen makinak baliatuta: makina horiek kafetegi, gasolina zerbitzugune eta beste hainbat lekutan daude, eta, horien bidez, 700.000 pertsonara heltzeko aukera izango dutela jakinarazi du Child Focus elkarteko bozeramailea Dirk Depover. Horri esker Galdakaoko gazteari buruzko informazio berria lortuko dutenaren itxaropena du Egiluzen familiak.

Hodei Egiluzen familia Anberesen (Begika) dago bilaketari bultzada berria emateko. "Detailerik txikienak ere lagundu dezake Hodei aurkitzen", nabarmendu du Pablo Egiluzek, Hodeiren aitak.

Halaber, abenduaren 19an ere elkarretaratzea egingo dute Anberesen Hodei Egiluz desagertu zenetik bi hilabete igaro direla gogorarazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.