HODEI EGILUZ

Hodei Egiluz omendu dute Galdakaon

Galdakaoko Udalak eta familiak antolatuta, omenaldia egin diote. Jendetza elkartu da Galdakon. [youtube]https://youtu.be/BgLdbWe41iU[/youtube]

2016ko martxoaren 10a
14:27
Entzun

2013ko urriaren 19an desagertu zen Egiluz, Anberesen (Flandria). Lagunekin afaltzera irten, eta etxera zihoala lapurreta egin zioten. Orduan galdu zen haren arrastoa. Otsailaren 19an baieztatu zuten Egiluzena zela Eskalda ibaian topatutako gorpu bat.

Joan den larunbatean egin zioten omenaldia Anberesen. Orotara 250 pertsona inguru bildu ziren, galdakoztarra desagertu zen inguru berean. Bildutakoek loreak jarri zituzten tokian, eta olerki bat irakurri zuten gaztearen omenez. "Zuen babesa, indarra eta maitasuna eman diguzue. Guretzat garrantzitsua da hemen egotea eta Anberesi eta hemen ditugun lagunei agur esatea", nabarmendu zuen Pablo Egiluzek, Hodeiren aitak.

Igandean Euskal Herriratu zuten haren gorpua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.