gizartea

Hodei Egiluzen alde elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Galdakaon eta Anberesen, 20:00etan

Bi hilabete bete dira Flandriako hirian desagertu zenetik. Azken aldiz Anberesko moilan ikusi zuten, baina han egindako ikerketek ez dute emaitzarik eman. Ikerketak aurrera egin dezala eskatuko dute bilkuretan.

2013ko abenduaren 19a
16:57
Entzun

Abenduaren hasieran Hodei Egiluzen senideek eta Child Focus elkarteak, ikerketari bultzada emateko asmoz, beste kanpaina bat bideratu zuten, besteak beste, 5.000 kartel gehiago banatuz. Galdakaoko Udalak Anbereskoarekin ere hainbat saio egin ditu, elkarlana bultzatzeko.

Gaurko elkarretaratzeetan ere Egiluzen arrastoaren atzetik jarraitzeko eskatuko dute herritarrek, lehenbailehen argi dadin zer gertatu zaion.

Belgikako Poliziak nahikoa zantzu dauzka ondorioztatzeko "ekintza kriminal baten biktima" izan dela Egiluz eta, beraz, ez dela "borondatez" desagertu, fiskaltzak behin baino gehiagotan esan duenez. Gehien zabalduriko hipotesia da lapurreta baten biktima izan zela.

23 urteko gaztea, Ingenieritza Informatikoan lizentziatua, Anberesera joan zen joan den apirilean Createlli enpresan praktikak egitera. Ekainean kontratatu egin zuten. Joan den urriaren 19an desagertu zen. Portu inguruan ikusi zuten azken aldiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.