Bruselatik aterako dira, eta bidean Anberes, Breda, Rotterdam, Haga, Roosendaal eta Brujas igaroko dituzte. Amaiera hasierako tokian izango da, Bruselan. Edonork eman dezake izena, uztailaren 30a baino lehen. [email protected] helbidera idatzita bil daiteke informazio gehiago.
Parte hartzaileek Hodei Egiluz gaztearen gaineko informazioa emango diete herritarrei, hedabideetan "ahalik eta oihartzun handiena" lortu eta gaia "eguneroko agendan" presente izateko asmoz.
Hodei Bila taldeak antolatu du martxa. Parte hartzaileek euren kasa egin beharko dute Bruselarako bidaia, eta ostatu eta kanpinetan hartuko dute ostatu.
Iazko urriaren 19an desagertu zen Galdakaoko gaztea, Anberesen. Geroztik, Hodei Bila taldeak askotariko jarduerak antolatu ditu ikertzen jarrai dezatela eskatzeko. Azkenetako bat, Galdakaoko Urreta kiroldegian egindako ekitaldia.