Hodei Egiluz

Hodei Egiluzen gorpua gaur iritsiko da Euskal Herrira

Atzo agurra egin zioten Aberesen. Jasotako babesa eskertu du 23 urteko gazte galdakoztarraren aitak, eta elkartasuna helarazi die euren egoera berean dauden familiei.

Hodei Egiluz desagertu eta urtebetera Galdakaon egindako ekitaldia. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 7a
18:21
Entzun

Egiluzen gorpua gaur iritsiko da Euskal Herrira, eta martxoaren 10ean agurtuko dute Galdakaon, ostegunarekin. 

Senide eta lagunek egin zioten atzo azken agurra Hodei Egiluzi, duela bi urte Anberesen (Flandria) desagertu eta otsailean Eskalda ibaian agertu zen 23 urteko galdakoztarrari. Pablo Egiluz aitak prozesu guztian lagundu dietenei eskerrak emateko baliatu zuen bilkura, eta elkartasuna helarazi zien eurek bezala gertuko norbait desagertua duten familiei: "Gure semearen memoriak balio dezala desagertuta jarraitzen dutenentzat". 

Orotara 250 pertsona inguru bildu ziren Anberesen, galdakoztarra desagertu zen inguru berean. Bildutakoek loreak jarri zituzten tokian, eta olerki bat irakurri zuten gaztearen omenez. "Zuen babesa, indarra eta maitasuna eman diguzue. Guretzat garrantzitsua da hemen egotea eta Anberesi eta hemen ditugun lagunei agur esatea", nabarmendu zuen Pablo Egiluzek. 

2013ko urriaren 19an desagertu zen Egiluz, Anberesen. Lagunekin afaltzera irten, eta etxera zihoala lapurreta egin zioten. Orduan galdu zen haren arrastoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.