Hodei Ijurko gaztea kartzelan sartzeko agindu du gaur Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Segi legez kanpoko taldeko kidea izatea, "atentatu terroristan" parte hartzea, lehergailuak izatea eta "txikizioak" eragitea leporatuta. Ijurkok ukatu egin ditu akusazioak eta ez du deklaratu nahi izan epailearen aurrean. Soto del Realeko (Espainia) espetxean sartu dute.
Igande goizean atxilotu zuten foruzainek, Iruñean, euren auto bati eraso egin ziolako ustez. Atxiloketa unea "bortitza" izan zela dio Askatasunak eta, besteak beste, buruan jaso zuen kolpe baten ondorioz bederatzi puntu eman zizkioten Ijurkori.
Askatasunak dioenez, foruzainak "Espainiako estrategia errepresiboaren zerbitzura" daude. "Errepresioaren bidez bere proiektu politikoa inposatzeko asmo argiak ditu UPN alderdi frankistak, eta horretarako dituen tresna guztiak erabiliko ditu, bortizkeriaren eta inposaketaren logikan betiere".
Politika
Hodei Ijurko kartzelan sartu dute
Igande goizean atxilotu zuten foruzainek, Iruñean, eta epaileak Segi legez kanpoko taldeko kidea izatea, "atentatu terroristan" parte hartzea, lehergailuak izatea eta "txikizioak" eragitea leporatu dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu